Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2019ko urriaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4563

1136/2019 EBAZPENA, abuztuaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez aldatzen da Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuari atxikitako kontratazio-mahaia.

Ikusita Debagoieneko ESIko zuzendari-gerentearen idazkia, aipatutako Erakundeari atxikitako kontratazio-mahaiko kideen izendapena aldatzea eta, ondorioz, kontratazio-mahai berria sortzea proposatzen duena.

Kontuan hartuta 2011ko abenduaren 19an (abenduaren 19ko 1951/2011 Ebazpena) sortu zela Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuari atxikitako kontratazio-mahaia, 1997ko azaroaren 11ko 255 Dekretuaren 20.4) artikuluarekin bat eginez –horren bitartez ezartzen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko Estatutu Sozialak–, kontratazio-organoari kontratuen esleipenean laguntzeko xedearekin, Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen 81. artikuluan jasotakoa betez (2/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren Testu Bategina).

Horiek horrela, bada, Zuzendaritza Nagusi honek, legez aitortutako eskumenak baliatuz, hau

EBAZTEN DU:

Debagoieneko ESIko kontratazio-mahaiaren osaerari buruz aurrez emandako ebazpen guztiak indarrik gabe uztea, eta aurrekoa ordezkatuko duen beste mahai bat eratzea. Honako hauek osatuko dute:

Mahaiburua:

Titularra: Ekonomia eta Finantzako zuzendaria.

Ordezkoa: Administrazio zerbitzuburua.

1. mahaikidea:

Titularra: Administrazio Zerbitzuko Ekonomiako Goi-mailako teknikaria.

Ordezkoa: Erosketa Saileko administraria.

2. mahaikidea:

Titularra: Zerbitzu Orokorretako Administrazio Taldeko burua.

Ordezkoa: Hirugarrenei Fakturatzeko Zerbitzuko administraria.

Idazkaria:

Titularra: Juridikoko Goi-mailako teknikaria – Pertsonaleko Saileko atalburua.

Ordezkoa: Pertsonaleko Saileko Juridikoko Goi-mailako teknikaria.

Arestian aipatutako lanpostuak betetzen dituzten pertsonei dagokienez, altak edo bajak eman litezke etorkizunean; beraz, kontratazio-mahaiko kide berriek hartuko lituzkete lanpostu horiek, gerenteak aldez aurretik emandako Ebazpenaren bidez.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, Sektore Publikoko Kontratuen Legea partzialki garatzen duen maiatzaren 8ko 817/2009 Errege Dekretuaren 21.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, mahai iraunkor bat delako eta kontratu ugaritarako funtzioak dagozkiolako.

Hirugarrena.– Mahaikide berriei eta kide izateari utziko diotenei ebazpen honen berri ematea.

Herri?Administrazioen?Administrazio?Prozedura?Erkidearen?urriaren?1eko?39/2015?Legearen?112., 121. eta hurrengo artikuluetan xedatutakoaren arabera, administrazio bidea amaitzen ez duen ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osakidetzaren Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abuztuaren 28a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN LUIS DIEGO CASALS.


Azterketa dokumentala