Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2019ko urriaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4551

EBAZPENA, 2019ko irailaren 23koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko Katedradun izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2019ko maiatzaren 9ko Ebazpenaren bidez egin zen (2019-05-23ko BOE eta 2019-05-27ko EHAA).

2019ko maiatzaren 9ko Ebazpenaren bidez (2019-05-23ko BOE eta 2019-05-27ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko Legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:

Enrique Hilario Rodríguez jauna (NAN: ***0128**) Unibertsitateko katedradun izendatzea; jakintza arloa: «Histologia»; Kodea: CUC8/1-D00077-10; Saila: «Zelulen Biologia eta Histologia»; Ikastegia: «Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea»; Hizkuntza eskakizuna: ez-elebiduna; Arduraldia: osoa; Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Oinarrizko Histologia Medikoa» eta «Histologia Mediko Berezia».

Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.

Leioa, 2019ko irailaren 23a.

Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (Erabakia, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala