Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2019ko urriaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4549

1246/2019 EBAZPENA, irailaren 25ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Deba Garai Erakunde Sanitario Integratuko medikuntza arloko Asistentzia Koordinatzeko zuzendari lanpostutik kentzen baita Ana Jesús Bustinduy Bascaran andrea, berak hala eskatuta.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 6ko 240/2018 Ebazpenaren bidez (martxoaren 9ko EHAAn), Deba Garai Erakunde Sanitario Integratuko Medikuntza arloko Asistentzia koordinatzeko zuzendari izendatu zen Ana Jesús Bustinduy Bascaran andrea.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusiak hauxe

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Ana Jesús Bustinduy Bascaran andrea Deba Garai Erakunde Sanitario Integratuko Medikuntza arloko Asistentzia koordinatzeko zuzendari lanpostutik kentzea, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2019ko irailaren 30etik aurrera izango du indarra.

Hirugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Deba Garai Erakunde Sanitario Integratuari.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 25a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN LUIS DIEGO CASALS.


Azterketa dokumentala