Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2019ko urriaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4548

1205/2019 EBAZPENA, irailaren 20koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Beatriz Guelbenzu Echeverria andrea hautatzen baita, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Hautaketako eta Horniketako zuzendariorde lanpostua betetzeko.

Aztertu da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Hautaketako eta Horniketako zuzendariorde lanpostua betetzeko egindako deialdia (2019ko ekainaren 4ko EHAA, 104. zk.), Zuzendaritza Nagusi honen maiatzaren 22ko 439/2019 Ebazpenaren bidez argitaratua.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, bai eta beren baldintza profesionalak «curriculum vitae» delakoan jasotako merezimenduen arabera baloratu ere. Aurkeztutako agiriak ikusita, Balorazio Batzordeak uste du Beatriz Guelbenzu Echeverria andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela.

Hori guztia dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Beatriz Guelbenzu Echeverria andrea izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Hautaketako eta Horniketako zuzendariorde.

Bigarrena.– Izendapen honek 2019ko irailaren 23tik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 20a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN LUIS DIEGO CASALS.


Azterketa dokumentala