Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

190. zk., 2019ko urriaren 7a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

SEGURTASUN SAILA
4547

EBAZPENA, 2019ko irailaren 23koa, Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz argitaratu den Gurenet atarian Ertzaintzaren lanpostuak betetzeko prozedurako behin betiko lanpostuen esleipenak (C171) argitaratzen dituen ebazpena.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2019ko martxoaren 21eko Ebazpenaren bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko merezimendu orokorren sistemaren bidezko deialdia onetsi eta argitaratu zen. Horrenbestez, ebazpen horren hirugarren atalean ezarritakoarekin bat etorriz, eta Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 11ko 83/2017 Dekretuak (apirilaren 2ko 60/2019 Dekretuaren bidez aldatutakoa) emandako eskumenak baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Jakinaraztea Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2019ko irailaren 16ko Ebazpena 2019ko irailaren 16an argitaratu dela Segurtasun Sailaren Gurenet atarian. Aipatutako ebazpen horren bidez argitaratzen dira behin betiko esleipenak (C171), Ertzaintzaren karrerako funtzionarioentzako lanpostuak betetzeko merezimendu orokorren bidezko deialdian (2019ko martxoaren 21eko Ebazpena).

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 23a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.


Azterketa dokumentala