Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2019ko urriaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4506

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 61/2019 prozedura laburtuan interesdun direnak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak xedatu du Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegiari prozedura honi buruzko administrazio-espedientea bidaltzea:

61/2019 prozedura laburtua, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2019ko maiatzaren 14ko Ebazpenaren kontra jarria, zeinaren bidez udaltzaingoko bitarteko agenteen lan-poltsa mantentzeko prestakuntza-ikastarotik kanpo uzten baita errekurtsogilea. 2019ko apirilaren 10eko Ebazpenaren bidez egin zen ikastaro horren deialdia.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegian bertaratu daitezen, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.

Arkauti, 2019ko irailaren 20a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala