Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2019ko urriaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4502

EDIKTUA, diru-kopuru bat erreklamatzeari buruzko 783/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostiako Merkataritza Arloko 1 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza emateko Merkataritza Unitate Prozesala.

Judizioa: 783/2018 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Eugenio Cordoba Villareal.

Abokatua: Cesar Levy Belendez-Aspe.

Prokuradorea: Adela Enriquez Ordoñez.

Demandatua: Zubieta Garraioak S.L.

Gaia: diru-kopuru baten erreklamazioa.

Judizio horretan epaia eman da 2019-04-02an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Funtsean baiesten dut Enríquez Ordoñez prokuradoreak Eugenio Córdoba Villarreal jaunaren izenean eta ordezkaritzan Zubieta Garraioak S.L. enpresaren aurka aurkeztutako prozedura arrunteko demanda, eta kondenatzen dut honako diru-kopuru hauek ordaintzera: 12.660,53 euro (printzipala), legezko interesak eta berandutze-interesak, 3/2004 Legeak, merkataritzako eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituenak, 7.2 artikuluan ezartzen duen ehunekoa gehituta; horrez gainera, 3/2004 Legeak 8.1 artikuluan ezartzen dituen kostuak ordaintzera ere kondenatzen dut (40 euro).

Gainera, demandatua kondenatzen dut prozeduraren kostuak ordaintzera.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztu behar da Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZL, 455. artikulua). Errekurtsoa idatziz egin behar da, eta idazkia epaitegi honetan aurkeztu behar da jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hogei egun baliodun igaro baino lehen. Idazki horretan honako datu hauek adierazi behar dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZL, 458.2 artikulua).

Zubieta Garraioak S.L. demandatuaren egoitza gaur egun non dagoen ez dakigunez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeak 497.2 artikuluan xedatzen duenarekin bat etorriz.

Demandatu iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake ebazpen horren aurka hogei egun balioduneko aldian.

Interesdunak jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura dezake epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2019ko irailaren 16a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala