Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

186. zk., 2019ko urriaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4457

EBAZPENA, 2019ko irailaren 16koa, Universidad de País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Unai Fernández de Betoño Sáenz de Lacuesta jaunak gainditu egin duela 2019ko otsailaren 6ko ebazpenak (2019ko otsailaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Hirigintza eta Lurralde Antolakuntza» jakintza arloan irakasle agregatuaren plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Unai Fernández de Betoño Sáenz de Lacuesta jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zkia.: 72**86***. Kodea: AGC8L1 – D00137-12. Jakintza arloa: Hirigintza eta Lurralde Antolakuntza. Saila: Arkitektura. Ikastegia: Arkitektura Goi Eskola Teknikoa. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Hirigintza VII. Lurralde Antolakuntza eta Ingurugiroaren Babesa», «Hirigintza VIII. Plangintza Praktikak» eta «Lurraldea eta Hiria XXI. mendean».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2019ko irailaren 16a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala