Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2019ko irailaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4438

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko adostasun gabeko 345/2008 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Nik, Sergio Sabas Sologuestoak, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 6 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik,

Fede ematen dut: Getxoko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegian ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko adostasun gabeko 345/2008 prozedura bideratu da, Wilma Maria Escobar Lopez andreak eskatuta, eta prozedura horretan, 2019ko ekainaren bostean, epaia eman du epaitegi honetako Rebeca del Campo Diez magistratuak.

Roberto Vela Castro demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago epaitegi honetako bulego judizialean.

Auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa jar dezake ebazpen horren aurka, hogei eguneko epean. Epaitegi honetan aurkeztu beharko du errekurtsoa.

Eta Roberto Vela Castro demandatuari legez ezarritako moduan jakinarazteko, ediktu hau eman eta sinatzen dut Getxon, bi mila eta hemeretziko ekainaren bostean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana