185. zk., 2019ko irailaren 30a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (220 KB - 2 orri.)
- EPUB (245 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4429
EBAZPENA, 2019ko irailaren 11koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, Hezkuntzako sailburuaren 2018ko azaroaren 6ko Aginduaren bidez egindako deialdiko laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Agindu horren bidez, ikertzaileentzako mugikortasun-programetarako deia egin zen.
Aipatutako aginduaren 13.7 artikuluak ezartzen duenez, aurrekontu-ekitaldiaren amaieran, agindu horren babesean eman diren laguntzen zerrenda argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Ikertzaileentzako mugikortasun-programetarako laguntzak hautatu dira, eta deialdiaren gaineko ebazpenak aurkeztu dira; horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ikertzaileentzako mugikortasun-programetarako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea. Dirulaguntza horietarako deialdia Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2018ko azaroaren 6ko Aginduaren bidez egin zen. Eranskinean ageri dira onuradunak, bai eta dirulaguntzen zenbatekoak ere.
Bigarrena.– Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 11.
Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,
ADOLFO MORAIS EZQUERRO.