Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2019ko irailaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
4419

IRAGARKIA, 2019ko irailaren 11koa, Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzako Obra eta Eraikuntzen arloko arduradunarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira etxebizitza birgaitzeko emandako laguntzen espedienteei buruzko hainbat jarduketa.

Ezinezkoa izan da eranskinean ageri diren jarduketak eta errekerimenduak zuzenean jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Interesdunak, bost eguneko epean, Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan (Kale Nagusia 85, lehenengo solairua) agertu ahal izango dira, egintzen eta errekerimenduen eduki osoa ikusteko, eta, era berean, agertzen direnetik edo, agertu ezean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, hamabost egun balioduneko epea izango dute obra amaierako ziurtagiria aurkezteko, edo, hala badagokio, lanak burutzea eragotzi duten arrazoiak alegatzeko. Hori egin ezean, emandako laguntzak errebokatuko dira, eta dagoeneko jaso dituzten laguntza ekonomikoak itzuli beharko dituzte.

Eranskinean aipatutako interesdunek jakin dezaten argitaratzen da iragarki hau, eta horientzako banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bilbao, 2019ko irailaren 11.

Obren eta Eraikuntzen Bizkaiko arduraduna,

MIKEL GARMENDIA BON.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala