Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2019ko irailaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

URAREN EUSKAL AGENTZIA
4414

EBAZPENA, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez iragartzen baita Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren EAEko Barne Arroen eremuaren planifikazio hidrologikoaren prozesuari buruzko (hirugarren zikloaren berrikuspena) «Ura kudeatzeko gai garrantzitsuen behin-behineko eskema» dokumentua kontsultatu eta jendaurrean jartzeko aldia hasten dela.

Informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dituen uztailaren 18ko 27/2006 Legearen 7.2 artikuluarekin bat etorriz, eta Uren Legearen testu bateginaren hamabigarren xedapen gehigarrian eta Plangintza Hidrologikoaren Erregelamenduaren 74. artikuluan ezarritakoaren arabera, Uraren Euskal Agentziak iragarri du honako dokumentu hau jendaurrean jartzeko aldia hasten dela: Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren EAEko Barne Arroen eremuaren planifikazio hidrologikoaren prozesuari buruzko (hirugarren zikloaren berrikuspena) «Ura kudeatzeko gai garrantzitsuen behin-behineko eskema» dokumentua.

Kantauri Ekialdeko demarkazio hidrografikoaren dokumentua, kontsultatzeko jarri dena, demarkazio osoari dagokio. Hala ere, iragarki honek Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko partean bakarrik dauka eragina, hau da, barne arroetan.

Dokumentua sei (6) hilabetez kontsultatu ahal izango da, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Uraren Euskal Agentziaren egoitzetan. Epe horretan, ekarpenak egin ahal izango dira, baita komenigarritzat jotzen diren oharrak eta iradokizunak ere.

– Egoitza nagusia: Orio kalea 1-3 Vitoria-Gasteiz 01010.

– Mediterraneoko Arroen Bulegoa, Forondako Atea kalea 9. Vitoria-Gasteiz 01010.

– Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoa. Urkixo zumarkalea 36, 7. solairua. 48011 Bilbao.

– Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoa. Intxaurrondo kalea 70, 1. solairua. 20015 Donostia.

Aipatutako dokumentuak Uraren Euskal Agentziaren orrialde elektronikoan ere jendaurrean egongo dira (www.uragentzia.euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 17a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ERNESTO MARTINEZ DE CABREDO ARRIETA.


Azterketa dokumentala