Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2019ko irailaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4412

AGINDUA, 2019ko irailaren 13koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2019-2020 ikasturtean zer unitate itundu behar diren ebazten duen agindua, honako irakaskuntza hauei dagokienez: Haur Hezkuntzako 2. zikloa, Lehen Hezkuntza, DBH, Hezkuntza Berezia (talde egonkorrak eta zereginen ikaskuntza), Batxilergoa, Oinarrizko Lanbide Heziketa, Erdi Mailako Heziketa Zikloak eta Goi Mailako Heziketa Zikloak.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko apirilaren 27ko Aginduaren bidez, deialdia egin zen 2016-2017 eta 2021-2022 bitarteko ikasturteetarako hezkuntza-itunak berritzeko eta itun berriak izenpetzeko eta 2016-2017 ikasturterako itundu beharreko unitateak zehazteko.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko irailaren 28ko Aginduaren bidez ebazten da 2016-2017 eta 2021-2022 bitarteko ikasturteetarako hezkuntza-itunak berritzea eta itun berriak izenpetzea. Horren ondorioz, Ondarroako (Bizkaia) Txomin Agirre Ikastola-014542 eta Markinako (Bizkaia) Bera Kruz Ikastola HLBHIP-014531 ikastetxe pribatuekin sinatu ziren hezkuntza-itunak.

2016ko azaroaren 26an sinatu ziren aipatutako ikastetxeen eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren arteko hezkuntza-itunen administrazio-agiriak.

Hezkuntza-itunen Erregelamendua onartzen duen irailaren 8ko 293/1987 Dekretuaren VII. kapituluak ezartzen du itunen azkentzea.

Hezkuntzako sailburuaren 2019ko ekainaren 4ko Aginduaren bidez, Ondarroako (Bizkaia) Txomin Agirre Ikastola HLBHIP-014542 ikastetxe pribatuaren jarduerak bertan behera uztea baimentzen da, 2019ko irailaren 1etik aurrerako ondorioekin.

Itunpeko ikastetxe horretako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen berreskolatzea Markinako (Bizkaia) Bera Kruz Ikastola HLBHIP itunpeko ikastetxe pribatuan gauzatzeak beharrezko egiten du maila horretan itundu beharreko unitate-kopurua handitzea.

Hori guztia kontuan hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2019-2020 ikasturterako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan itundutako unitateak gehitzea Markinako (Bizkaia) Bera Kruz Ikastola HLBHIP ikastetxe pribatuari. Horren ondoriozko ituna eranskinean dago adierazita.

2. artikulua.– Hezkuntza Itunen Araudia onartzeko irailaren 8ko 298/1987 Dekretuaren 32. eta 33. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriaz, itun osoak direnez, ikastetxeek ez dute diru-kopururik jasotzerik izango ikasleengandik irakaskuntza dela-eta.

Eranskinean jasotzen diren zenbatekoak kalkulatzeko, oinarritzat hartu da otsailaren 14ko 3/2019 Legea, 2019ko ekitaldirako hezkuntza-arloko presako aurrekontu-neurriei buruzkoa.

2020. urteko lehenengo bi lauhilekoei dagokienez, Aurrekontuen Legeak 2020ko ekitaldirako ezartzen dituen ekonomia-moduluak aplikatzearen ondorioz egin beharreko doikuntzak egingo dira, garaia heltzen denean.

Agindu honetan agertzen diren diru-kopuruak gehienekoak dira, eta irakasleen eta gainerako langileen gastuak ere horien barruan sartzen dira.

Aurreko paragrafoan ezarritakoa hala bada ere, ordainketa eskuordetuaren sistemak eragiten dien mailetan, irakasle bakoitzak ikastetxean duen antzinatasunaren arabera ordainduko zaie antzinatasuna inoren kontura lan egiten duten langileei.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 13a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala