Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2019ko irailaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

HEZKUNTZA SAILA
4408

EBAZPENA, 2019ko irailaren 13koa, Hezkuntzako sailburuordearena, irakasleen hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko azterketen ebaluazio batzorde bateragilea izendatzen duena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1994ko urtarrilaren 10eko Aginduak bere 12. artikuluan dioenaren ildotik, ebazpen honen xedea da irakasleen hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen ebaluazio batzorde bateragilea izendatzea.

Horregatik, hizkuntza-eskakizunen azterketak garaiz eta zuzen antolatu ahal izateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ebazpen honen bidez irakasleen hizkuntza eskakizunetarako azterketa-batzorde bateragilea izendatzen da.

2. artikulua.– Batzorde bateragilea honako kide hauek osatuko dute:

– Ibon Olaziregi Salaberria jauna, lehendakaria.

– Kepa Iturrioz Rubio jauna, idazkaria.

– Maiteder Erkiaga Laka andrea, HAEE-IVAPen izenean.

– Josune Erauskin Olanga andrea, Arabako azterketa-batzordeko burua.

– Gemma Macho Aguillo, Bizkaiko azterketa-batzordeko burua.

– Asier Osinalde Vidal jauna, Gipuzkoako azterketa-batzordeko burua.

3. artikulua.– Azterketa batzorde bateragilerako ordezkoak hauek dira: lurraldeetako azterketa-batzordeetan idazkari-lanak egiten dituzten aztertzaileak.

4. artikulua.– Batzorde bateragilearen eginkizuna da hizkuntza-eskakizunen azterketa guztiak behar bezala gauzatzen direla zaintzea, Hezkuntza Sailak horretarako eman dituen arauzko erabakien ildotik. Era berean, lurraldeko batzordeburuei dagokie azterketa batzorde bateragilearen xedapenak beren lurraldean ezartzea eta lurralde horretako azterketa-prozeduraren ardura.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitara eman eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko irailaren 13an.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN MAITE ALONSO ARANA.


Azterketa dokumentala