Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2019ko irailaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4399

1795/2019 EBAZPENA, irailaren 13koa, Bilbao-Basurtoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentearena. Honen bidez, Milagros Álvarez Lavin andrea, aldi baterako izendatzen da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurtoko Erakunde Sanitario Integratuko atalburu fakultatibo, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.

Bilbao-Basurtoko ESIko zuzendari gerentearen, apirilaren 30ekoa, 852/2019 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurtoko ESIko Farmaziako atalburu fakultatibo lanpostua lehiaketa bidez betetzeko.

Balorazio Batzordeak kalifikazio-proposamena egin du aurkeztutako eskatzailearen proiektuari eta haren defentsari, merituei eta euskara-ezagutzari dagokienez; eta, horren ondorioz, izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Milagros Álvarez Lavin andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurtoko ESIko Farmaziako atalburu fakultatibo.

Arau hauek onarri, ekainaren 26ko Euskadiko Antolamendu Sanitarioko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 3. arau komuna; uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, lanpostu funtzionalak arautzen dituena; azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena; uztailaren 3ko 100/2018 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko erakunde sanitario integratuena, bereziki zerbitzu-erakunde integratuetako zuzendari gerenteen eskumenei buruz ezarritakoari dagokionean; Osakidetzako zuzendari nagusiaren 1/2016 Jarraibideak, zerbitzuburu eta atalburu fakultatiboen lanpostuak betetzearen gainekoak; eta aplikatu beharreko arauak,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Milagros Álvarez Lavin andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurtoko ESIko Farmaziako atalburu fakultatibo izendatzea aldi baterako.

Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta 2019ko irailaren 16tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak, aipatutako epea amaitutakoan, lanpostua utziko du, egoera horren luzapena onartu ezik, betiere Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango da, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Bilbao-Basurtoko ESIko Zuzendaritza Medikoari eta Pertsonaleko Zuzendaritzari jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Bilbao, 2019ko irailaren 13a.

Bilbao Basurtoko ESIko zuzendari gerentea,

EDUARDO MARÍA MAIZ OLAZABALAGA.


Azterketa dokumentala