Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2019ko irailaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4392

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari diren 79/2019 eta 81/2019 administrazioarekiko auzi-errekurtsoetan (prozedura laburtuak) interesdun direnak.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoak Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen Ebazpen baten kontra jarri ziren. Ebazpen haren bidez, ezetsi egiten da 2018. urteko opor-egunak hartzeko eskaera ezesten duen eta ARCTEren 30.1 artikuluaren deuseztasun-eskaera onartzen ez duen ebazpenaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa, oporrak arautzeari dagokionez.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, prozeduretan interesdun direnak epatzen dira ager daitezen, hala nahi badute, beren interes legitimoak defendatzeko, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 17a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala