Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2019ko irailaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
4377

EBAZPENA, 2019ko irailaren 10ekoa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baitira Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat 2018ko ekitaldian emandako laguntzak luzatzeko eskabideak; erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko dira aipatutako laguntzak.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2018ko uztailaren 18ko Ebazpenaren bitartez (uztailaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 145. zk.), 2018. urtean laguntzak eman ziren Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat, erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko.

Otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuaren 2.3 artikuluan xedatuarekin bat etorriz, beka lortu duten lankide boluntarioek urtebetez luzatu ahalko dute egonaldia beka eman zaien urtean lan egin duten bulegoan. Dekretu horren bidez arautzen dira Nazio Batuen sistemako nazioarteko erakundeei eta haiei loturiko pertsona juridikoei esleitzen zaizkien laguntzak, herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko.

Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiaren 2018ko apirilaren 10eko Ebazpenaren bidez, laguntza horietarako deialdia egiten da, eta ebazpen horren 2.2 artikuluak ezartzen duenez, 240.000 euro bideratuko dira luzapenetara.

Aipatu otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuko 2.3 eta 8.4 artikuluek diotenari jarraituz –Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta erregulatzen duen ekainaren 19ko 5/2008 Legeko 11.2 artikuluari dagokionez (uztailaren 10eko EHAA, 131. zk.)–, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Antolaketa eta Funtzionamenduaren Erregelamendua onartzen duen martxoaren 23ko 95/2010 Dekretuko 11.1 artikuluak diotenari jarraituz, eta aurkeztutako eskabideak aztertu ostean, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Baiestea, ebazpen honetako eranskinean jasotako erakundeei, 2018ko ekitaldian eman zitzaizkien laguntzak luzatzeko egin dituzten eskabideak, eranskinean bertan zehazten diren eran eta zenbatekoen arabera. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2018ko uztailaren 18ko Ebazpenaren bitartez eman zitzaizkien laguntza horiek Nazio Batuen sistemako nazioarteko erakundeei eta haiei atxikitako pertsona juridikoei, herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten borondatezko lankideei bekak emateko.

Bigarrena.– Onartzea NBE-2018BA/0024 espedientean luzapen-eskabideari egindako ukoa.

Hirugarrena.– Agindua ematea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko, herritar oro jakinaren gainean egon dadin.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa ezarri ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa aurkezten denetik hiru hilabete pasatzen badira ebazpenik eman gabe, errekurtsoa ezetsitzat hartu ahal izango da, eta administrazioarekiko auzien bidea zabalik geratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 10a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala