Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

183. zk., 2019ko irailaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4376

EBAZPENA, 2019ko irailaren 16koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, Hezkuntzako sailburuaren 2019ko maiatzaren 28ko Aginduaren bidez deitutako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Agindu horren bidez, 2019ko bigarren seihilekoan kongresu eta bilera zientifikoak antolatzeko laguntzak emateko deia egin zen.

Aipatutako aginduaren 12.6 artikuluak ezartzen duenez, aurrekontu-ekitaldiaren amaieran, onuradunen zerrenda eta emandako laguntzak argitaratuko dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Horren ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2019ko bigarren seihilekoan kongresu eta bilera zientifikoak antolatzeko dirulaguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea. Dirulaguntza horietarako deialdia Hezkuntzako sailburuaren 2019ko maiatzaren 28ko Aginduaren bidez egin zen. Ondoko eranskinean ageri dira onuradunak, bai eta dirulaguntzen zenbatekoak ere.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 16a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

ERANSKINA
2019KO BIGARREN SEIHILEKOAN KONGRESU ETA BILERA ZIENTIFIKOAK ANTOLATZEKO LAGUNTZAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala