Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2019ko irailaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4366

EDIKTUA, emandako asistentzia sanitarioarengatik administrazioaren ondare-erantzukizunari buruz jarraitutako 65/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Interesdunak adierazitako helbidean Instrukziogilearen Erabakia pertsonalki jakinaraztea ezinezkoa izan denez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 82. artikuluan, Entzunaldiaren izapideari buruzkoan, ezarritakoa betetzeko, bere eskura espedientea osatzen duten 536 folioak jarriko direla adostu zen eta erreklamaziogileari 10 eguneko epea emango zitzaiola kasuan kasuko alegazioak egiteko eta dokumentuak edo justifikazioak aurkezteko ere. Horren ondorioz, ediktu hau argitaratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Espedientea eta aipatutako Erabakia helbide honetan kontsultatu ahal izango dituzu eta kopia bat lortu ahalko duzu:

Osakidetza

Aholkularitza Juridikoko Zuzendariordetza

Araba kalea 45

01006 – Vitoria-Gasteiz

Argitara ematen da eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin, hark jakinarazpen indibidualtzat hartu behar duelako.

Jakinarazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 19a.

65/2018 prozedurako idazkaria

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala