Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2019ko irailaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4361

EDIKTUA, edukitzaren tutoretza sumarioari buruz bideratutako 250/2019 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

250/2019 hitzezko judizioa: edukitzaren tutoretza sumarioa.

Gaia: edukitzaren tutoretza sumariorako hitzezko judizioa.

Demandatzailearen prokuradorea: Xabier Nuñez Irueta.

Judizio horretan, honako hau erabaki da:

Bilboko Irumineta kaleko 17, 4. eskuinaren okupatzaile ezezagunei eta Esmeralda Jimenez Perezi prozesu horretan 2019-05-24an emandako epaia jakinaraztea, ediktu bidez. Epaiaren kopia eskuragarri dago, bulego judizial honetan, non aukera izango baitute haren eduki osoa ezagutzeko.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa jar daiteke, hogei egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratzen denetik hasita, ebazpenean bertan adierazten den eran.

Aipatutako pertsonaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-taulan argitaratzen da, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2019ko irailaren 3a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala