Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

182. zk., 2019ko irailaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
4342

AGINDUA, 2019ko irailaren 16koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdia ebazten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3.d) artikuluan agindutakoaren arabera, eta Lan eta Justizia Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdia egiteko Lan eta Justiziako sailburuaren 2019ko ekainaren 15eko Aginduaren hirugarren oinarrian agindutakoarekin bat etorriz (2019ko uztailaren 18ko EHAA, 136. zk.), honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Sonia Holgado Arín anderea Lan Ikuskaritzako buru izendatzea, (511211 kodeko lanpostua, 3. Dotazioa) Vitoria-Gasteizko Lan Ikuskaritzako Zuzendariordetzan.

Bigarrena.– Agindu honek eragina izango du 2019ko irailaren 9tik aurrera.

Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta haren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Lan eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 16a.

Lan eta Justiziako sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala