Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2019ko irailaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4314

IRAGARKIA, Segurtasuneko sailburuaren 2019ko uztailaren 8ko Agindua jakinarazteko dena. Agindu horren bitartez, 08538 zenbaki profesionaldun ertzainak Segurtasuneko sailburuordearen 2018ko martxoaren 7ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezesten da.

608X17ED031 (REC-DIS-012/2019-VI) espedientean emandako agindu hori zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. Artikuluan xedatutakoaren arabera.

Hori guztia argitara ematen da, interesdunari eginiko banakako jakinarazpentzat har dadin. Bide batez, honako hau ohartarazten zaio:

1.– Administrazio bidea amaitzen duen ebazpen honen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal duzu zure helbideari dagokion barrutiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, edo Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, jakinarazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera bi hileko epean.

2.– Halaber, aipatutako epearen barruan, espedientea bera eta bertako agiriak kontsultatu ahal izango dituzu, espedientearen zenbakia adierazita.

Horretarako, honako helbide honetara jo beharko duzu: Segurtasun Sailburuordetzaren Koordinazio Zuzendaritza (Larrauri Mendotxe bidea, 18, Erandio, Bizkaia).

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 10a.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala