Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

179. zk., 2019ko irailaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4284

EBAZPENA, 2019ko irailaren 6koa, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariarena, zeinaren bidez Euskal Herriko Irristaketa Federazioaren Estatutuetan aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen baitira.

Ikusi da Euskal Herriko Irristaketa Federazioaren Estatutuen aldaketaren idazkera berria, federazio hori 1986ko urtarrilaren 30ean inskribatu zen EAEko Kirol Elkarteen eta Federazioen Erregistroan, 56 zenbakiarekin.

Euskal Herriko Irristaketa Federazioak, 2019ko ekainaren 26an egindako Ezohiko Batzar Orokorrean, bere Estatutuen artikuluak moldatzeko erabakia hartu zuen, eta onarpen hori agiri bidez frogatu da.

Estatutuen aldaketak bat datoz urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.

Ondorioz, nire eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Herriko Irristaketa Federazioaren Estatutuen artikuluen aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea. Artikuluak honela geldituko lirateke idatzita:

1. artikulua.– Euskal Herriko Irristaketa Federazioa nortasun juridikoa eta jarduteko ahalmena duen irabazi asmorik gabeko erakunde pribatua da. Kirolariak, teknikariak, epaileak, klubak eta kirol elkarteak biltzen ditu, irristaketa modalitatea praktikatu, sustatu eta antolatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan. Kirol-modalitate hau diziplina hauek osatzen dute: patin-hockeya, hockey-linea, irristaketa artistikoa, abiadurako irristaketa, skateboard-a, freestyle-a, roller freestyle-a, roller derbya, scooter-a eta alpino jaitsiera.

58. artikulua.– 1.– Zuzendaritza Batzordeak izendatutako bi kidek osatuko dute Diziplina Batzordea eta Apelazio Batzordea.

2.– Batzordeko kideak 4 urteko aldirako izendatuko dira, eta kargua betetzeko nahikoak diren ezagutzak izan beharko dituzte.

3.– Diziplina eta Apelazio Batzordeetako kideak Zuzendaritza Batzordeko kide ere izan daitezke, eta federazioko lehendakariaren irizpideen arabera beren kargutik mugiarazi daitezke.

Bigarrena.– Legez ezarritako epean jakinarazteko agindua ematea.

Hirugarrena.– Ebazpen hau euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezakiokete pertsona interesdunek Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 6a.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria,

JON REDONDO LERTXUNDI.


Azterketa dokumentala