Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

179. zk., 2019ko irailaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
4279

143/2019 DEKRETUA, irailaren 17koa, zeinaren bidez Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari agintzen eta adskribatzen baitzaio Basurtu-Ariz linearen –2. bide-zatia: Rekalde-Irala– lurperatzean integratutako trenbide-azpiegituraren administrazioa. Linea hori Estatuko Administrazioak eskualdatu zion Euskal Autonomia Erkidegoari.

2015ean formulatu zen FOM/710/2015 Agindua, urtarrilaren 30ekoa, Interes Orokorreko Trenbide Sareko Lineen eta Bide-zatien Katalogoa onartzen duena. Agindu hori 2015eko apirilaren 23ko BOEn argitaratu zen.

Konstituzio Auzitegiaren ekainaren 23ko 124/2016 Epaia betez –eskumen-gatazka positiboaren ondorioa–, irailaren 10eko FOM/925/2018 Aginduaren bidez, Basurtuko Ospitalea-Ariz eta Irauregi-Lutxana-Barakaldo trenbide-lineak interes orokorreko trenbide-saretik kanpo geratzen dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeko ahalmena deklaratzen da.

Ministro Kontseiluaren 2018ko abenduaren 7ko Erabakiaren bidez –Azpiegituren Idazkaritza Nagusiaren 2018ko abenduaren 10eko Ebazpenean argitaratu zen–, Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatu zaizkio Basurtuko Ospitalea-Ariz eta Irauregi-Lutxana-Barakaldo trenbide-lineak (2018ko abenduaren 14ko BOEn argitaratua).

Abenduaren 7ko 1434/2018 Errege Dekretuaren bidez, onartu egin zen Basurtuko Ospitalea-Ariz eta Irauregi-Lutxana-Barakaldo trenbide-lineei dagokienez Estatuko Administrazio Orokorrak trenbideen eta trenbideko garraioaren arloetan dituen eginkizunak eta zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzea. 2018ko abenduaren 14an argitaratu zen BOEn eta EHAAn. Errege Dekretu honek jasotzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzen zaizkion ondasun, eskubide eta betebeharren zerrenda. Horien entrega formalizatzeko izenpetu zen entrega- eta harrera-akta Adif-en eta Eusko Jaurlaritzaren artean, Basurtuko Ospitalea-Ariz eta Irauregi-Lutxana-Barakaldo trenbide-lineei zegokienez, 2019ko martxoaren 15ean.

Aipatutako aktaren bidez formalizatutako entregatik kanpo geratu ziren honako erakunde hauek 2010eko ekainaren 17an sinatu zuten hitzarmenetik eratorritako aktiboak: Sustapen Ministerioa, FEVE, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala eta Bilbao Ría 2000, SA Hori guztia Estatuko Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoak 2018ko azaroaren 26an egin zuen osoko bilkuran hartutako erabakian aurreikusitakoaren arabera. Erabaki horren arabera, hauek dira aipatutako aktiboak entregatzeko baldintzak (baldintza etenarazleak): hitzarmenetik etorritako betebeharrak beteko dira; hura likidatuko da, eta aurrez Adifek jasotako obrak Euskal Autonomia Erkidegoari entregatuko zaizkio.

Horri dagokionez, akta hauek sinatu dira 2019ko ekainaren 26an: Entrega- eta harrera-akta Bilbao Ría 2000, SA eta Adif erakundeen artean, eta entrega- eta harrera-akta Adifen eta Eusko Jaurlaritzaren artean, Adifen Basurtu-Ariz linearen –2. bide-zatia: Rekalde-Irala, Bilbao– lurperatzean integratutako trenbide-azpiegiturari dagokionez.

Abenduaren 11ko 178/2018 Dekretuaren bidez onartu zen Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko Transferentzien Batzorde Mistoak Basurtuko Ospitalea-Ariz eta Irauregi-Lutxana-Barakaldo trenbide-lineei dagokienez hartutako erabakia, Estatuko Administrazioak trenbideen eta trenbideko garraioaren arloetan dituen eginkizunak eta zerbitzuak eskualdatzeari buruzkoa. Horren bigarren artikuluaren arabera, eskualdatutako eginkizunak eta zerbitzuak eta horien baliabide materialak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari adskribatuta geratuko dira.

Maiatzaren 21eko 6/2004 Legearen bidez, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea Ente Publikoa sortu zen, eta haren helburua da gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekoak diren edo etorkizunean izango diren trenbide-azpiegiturak eraikitzea, zaintzea, kudeatzea eta administratzea.

Lege horren lehenengo xedapen gehigarriak ezartzen duenez, dekretu bidez zehaztu behar dira, besteak beste, aginduaren xede den trenbide-azpiegituraren egoera juridiko desberdinak eta adskribatzen zaizkion ondasunak.

Ondorioz, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak 2019ko irailaren 17an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari adskribatzea Basurtu-Ariz linea –2. bide-zatia: Rekalde-Irala– lurperatzetik eratorritako trenbide-azpiegiturako ondasunak, zeinak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren jabetzakoak baitira (eranskinean daude zehaztuta).

Euskadiko Ondarearen Legearen testu bateginaren –azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren bidez onartua– 60. artikuluan jasota daude adskripzio honen ondorioak.

2. artikulua.– Adskripzioaren ondorioz, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea subrogatu egingo da adskribatzen diren ondasun eta eskubideekin lotutako egoera juridiko subjektibo guztietan.

Subrogatzekoak diren egoera juridiko zehatzak Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren agindu baten bidez finkatuko dira.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2019ko irailaren 17an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MarÍa ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

ERANSKINA, IRAILAREN 17KO 143/2019 DEKRETUARENA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala