Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2019ko irailaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4254

IRAGARKIA, 2019ko irailaren 9koa, Joko eta Ikuskizunen zuzendariarena, joko-operadore batek fidantza-kentzea baimentzeko prozeduran entzunaldi-izapidearen irekiera jakinaraztekoa.

Saiatu arren, modu pertsonalean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 46. artikuluan ezarritakoaren arabera, zitazio honek eragiten dien interesdunei edo haien ordezkariei 10 eguneko epea ematen zaie, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, Eusko Jaurlaritzaren Joko eta Ikuskizunak Zuzendaritzan agertzeko (Vitoria-Gasteiz, Donostia kalea 1), jakinarazpena modu pertsonalean jaso dezaten.

Halaber, ohartarazi behar da epe hori igarota jakinarazpena egintzat joko dela, lege-ondorio guztietarako, agertzeko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hori guztia ematen da argitara eranskinean aipatzen diren interesdunek jakin dezaten, horientzako jakinarazpena baita.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du indarra.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko irailaren 9a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala