Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

174. zk., 2019ko irailaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4198

EDIKTUA, 1066/2008 zenbakiko kanbio-judizioaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesal Zibila.

Judizioa: 1066/2008 zenbakiko kanbio-judizioa.

Auzi-jartzailearen prokuradorea: Maria Teresa Lapresa Villandiego.

Judizio horretan epaia eman da 2019-06-27an, eta ondorioz, prozedura amaitu da.

Cables Eléctricos y Accesorios SA merkataritza-etxe demandatua gaur egun non bizi den ez dakigunez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeak (PZL) 497.2 artikuluan xedatzen duenarekin bat etorriz.

EPAIA

Teresa Lapresa Villandiego Epaitegien prokuradoreak, Banco Bilbao Vizcaya Argentaria SAren izen eta ordezkaritzan, Epaitegien prokuradorea den Begoña López del Hoyo andrearen aurka kanbio-judizioko demanda jarri zuen. Bada, azken horrek Barnizados Bull's SL merkataritza-etxearen izen eta ordezkaritzan kanbio-judizioko demandaren aurrean aurkeztu duen oposizioa baietsi da, eta beraz, Barnizados Bull's SL merkataritza-etxe demandatua absolbitu behar dut eta absolbitzen dut haren kontra gauzatutako uzitik, eta zuzenbideko zazpigarren oinarrian adierazitako arrazoien ondorioz, demandatuak, hots, Cables Eléctricos y Accesorios SA eta Julian Albeira Gutiérrez jaunaren herentzia absolbitu behar ditut eta absolbitzen ditut, beren kontra gauzatutako uzitik.

Kostuak ordaintzeko kondena ezarri zaio auzi-jartzaileari.

Jakinaraz bekie alderdiei.

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke ediktu hau argitaratzen denetik hogei egun balioduneko epean, jakinarazitako ebazpenean ezarritakoaren arabera.

Jakinarazi den ebazpenaren testu osoa interesdunaren esku egongo da, Epaitegi honen Bulego Judizialean, eta bertan, oso-osorik ikusi ahal izango da.

Barakaldo (Bizkaia), 2019ko uztailaren 24a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOKO LETRADUNA.


Azterketa dokumentala