Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

168. zk., 2019ko irailaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4089

EBAZPENA, 2019ko abuztuaren 7koa, Kulturako sailburuordearena, 2019ko literatura-argitalpenetarako dirulaguntzen berri ematen duena.

AURREKARIAK

1.– 2019ko martxoaren 7an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2019ko otsailaren 27ko Agindua, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, literatura-argitalpenetarako laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duena.

2.– 2019ko otsailaren 27ko Aginduaren 13.5 artikuluan ezarritakoaren arabera, jendeak jakin dezan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da emandako dirulaguntzen zerrenda osoa, onuradunak, kopuruak eta laguntzen xedea zehaztuta.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2019ko otsailaren 27ko Aginduaren babesean, euskarazko eta gaztelaniazko 2019ko edizio-planak garatzeko emandako dirulaguntza guztiak eta onuradunak argitaratzea (eranskina).

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abuztuaren 7a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala