Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

166. zk., 2019ko irailaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
4078

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita SAN-01A001-35-2019 zehapen-prozeduraren instrukzio-egileak 2019ko uztailaren 9an egindako ebazpen-proposamena.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Ondorioz, aditzera ematen da ezen, 2019ko uztailaren 9an ebazpen-proposamen bat eman dela, Y3334253A-ri irekitako SAN-01A001-35-2019 zehapen-prozeduraren gainekoa; izan ere, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.5.b) artikuluan tipifikatutako arau-hauste bat egozten zaio.

Legezko ohartarazpenak:

Interesdunek 15 eguneko epea dute Kontsumobiden agertzeko (Done Jakue hiribidea 11, Vitoria-Gasteiz), ebazpen-proposamenaren eduki osoaren berri izateko, eta egoki ikusten dituzten alegazioak egiteko.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 29a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

MARÍA OLGA SANTAMARIA NAVARIDAS.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala