Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

165. zk., 2019ko irailaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4067

EDIKTUA, delitu arinen gaineko 269/2019 berehalako judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Yolanda Rodriguez Doradok, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen honek,

Honen fede ematen: delitu arinen gaineko 269/2019 judizioan epaia eman du, 2019-05-08an, epaitegi honetako Maria Gabriela Irazusta Zubimendi epaileak. Epaitza behean transkribatzen da:

Walid Ben El Kodia kondenatzen dut, Zigor Kodearen 234.2 eta 3 artikuluetan jaso eta zigortutako erantzukizun kriminaleko ebasketa-delitu arin baten egilea den aldetik, bi hilabeteko isun-zigor bat (egunean 4 euro) ordaintzera. Isuna ordaintzen ez bada erantzukizun pertsonal subsidiarioa sortuko da.

Halaber, Walid Ben El Kodia kondenatzen dut Zara-ri 39,95 euro ordaintzera, erantzukizun zibil gisa, eta prozesuaren kostuak ordaintzera.

Segidako pertsona aurkitu ezin izan dugunez, ediktu honen bidez jakinarazten zaio epaia.

Jakinarazten zaion pertsona: Walid Ben El Kodia.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian, bost eguneko epean; errekurtso hori epaitegi honetan jarri beharko da.

Demandatuak eskuragarri dauka ebazpenaren testu osoa organo honetako bulegoan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen dut ediktu hau, Irunen, bi mila eta hemeretziko abuztuaren hamahiruan.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala