Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

165. zk., 2019ko irailaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4057

1116/2019 EBAZPENA, abuztuaren 12koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez deklaratzen baita Xabier Balerdi Tolosa jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideak Kudeatu, Antolatu eta Garatzeko zuzendariordearen kargutik kentzea.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren apirileko 27ko 635/2017 Ebazpenaren bidez (2017ko maiatzaren 17ko EHAA, 92. zk.), Xabier Balerdi Tolosa jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideak Kudeatu, Antolatu eta Garatzeko zuzendariorde izendatu zen.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek hauxe

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Xabier Balerdi Tolosa jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideak Kudeatu, Antolatu eta Garatzeko zuzendariordearen kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta eginiko lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2019ko abuztuaren 31etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abuztuaren 12a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN LUIS DIEGO CASALS.


Azterketa dokumentala