Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

152. zk., 2019ko abuztuaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
3866

EBAZPENA, 2019ko abuztuaren 1ekoa, Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da motibazio politikoko egoeran gertatutako giza eskubideen urraketen biktimak aitortu eta berrezartzeko prozedura garatzeari buruzko dekretu-proiektua.

Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean izandako motibazio politikoko indarkeria egoeran giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateko den uztailaren 28ko 12/2016 Legearen zazpigarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat eginez, motibazio politikoko egoeran gertatutako giza eskubideen urraketen biktimak aitortu eta berrezartzeko prozedura garatzeari buruzko dekretu-proiektua egin du Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiak. Dekretu-proiektu hau, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legean zehazten den moduan izapidetu behar den.

Horri begira, legezko erregulazioa betez, Lehendakariak 24/2019 Dekretua idatzi zuen 2019ko uztailaren 29an. Horrekin, motibazio politikoko egoeran gertatutako giza eskubideen urraketen biktimak aitortu eta berrezartzeko prozedura garatzeari buruzko dekretu-proiektua egiteko eta izapidetzeko prozedura hasi zen. Honen ondotik, eta testu artikulatua idatzi ondoren, uztailaren 30eko 25/2019 Dekretua idatzi zuen, arauzko proiektua aurretiaz onartzekoa, alegia.

8/2003 Legearen 8.1 artikuluan jasotzen denaren arabera, herritarren bidezko eskubideei eta interesei eragiten dieten xedapen orokorrak jendaurrean jarriko dira, baita, duten izaera dela-eta, tratamendu bera merezi duten xedapenak ere.

Horregatik guztiarengatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean izandako motibazio politikoko indarkeria egoeran giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateko den uztailaren 28ko 12/2016 Legearen zazpigarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat eginez, motibazio politikoko egoeran gertatutako giza eskubideen urraketen biktimak aitortu eta berrezartzeko prozedura garatzeari buruzko dekretu-proiektua jendaurrean jartzea, hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Bigarrena.– Proiektuaren edukia Lehendakaritzako egoitzan (Nafarroa kalea 2, Vitoria-Gasteiz) eta Iragarki-taula elektronikoan, www.euskadi.eus atarian, egongo da eskuragarri.

Hirugarrena.– Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusian aurkez daitezke alegazioak, edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak zehazten dituen tokietan, hartzailea Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusia dela adierazita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abuztuaren 1a.

Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia,

JUAN ANTONIO FERNÁNDEZ ERDOCIA.


Azterketa dokumentala