Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2019ko abuztuaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3860

IRAGARKIA, 2019ko uztailaren 26koa, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariarena, Donostiako portuan Aquariumerako eta Itsas Museorako norabidea argitzen duen seinale turistikoa jartzeko portuen jabari publikoaren emakida baten ingurukoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legearen 41.9 artikuluak xedatutakoa betez, jakinarazten da ezen Portu eta Itsas Gaietako zuzendariaren 2019ko ekainaren 3ko Ebazpenaren bidez eman dela aipatutako emakida, ondoren azaltzen diren baldintza nagusiekin:

Titularra: Gipuzkoako Foru Aldundia.

Xedea: Aquariumerako eta Itsas Museorako norabidea argitzen duen seinale turistikoa jartzeko.

Eremua: 1 m2.

Iraupen-epea: bost (5) urte, bost urteko luzapeneko aukerarekin.

Tasa: salbuetsita.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 26a.

Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,

AITOR ETXEBARRIA ATUTXA.


Azterketa dokumentala