Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2019ko abuztuaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LAN ARLOKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3859

EDIKTUA, Lan arloko 374/2019 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Nik, Maria Echeverria Alcortak, Bilboko Lan-arloko 5 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, jakinarazten dut:

Lan-arloko Epaitegi honetan kaleratze bati buruzko 374/2019 autoak bideratu dira, eta, horietan, erabaki hau hartu da:

– Naftomar Shipping and Trading Co eta Preston Marine S.A. ediktu bidez zitatzea, adiskidetze-ekitaldira ager dadin, eta, hala badagokio, judiziora, 2019-11-14an 10:10ean, epaitegi honetako 11. judizio-aretoa (Barroeta Aldamar, 11, lehen solairua).

Zitazio-zedula zitatuaren eskura dago bulego judizial honetan, oso-osorik haren berri izan dezan.

Hartzaileari ohartarazten diogu hurrengo jakinarazpenak bulego judizial honetako iragarki-taulan egingo direla, honako hauek jakinarazteko izan ezik: autoa, epaia, prozesua amaitzen duen edo intzidenteak ebazten dituen dekretua, edo epatzea.

Eta, Naftomar Shipping And Trading CO eta Preston Marine S.A. (ez dago jasota) non den jakiterik ez dagoenez, harentzako komunikazio gisa balio dezan, ediktu hau egiten dut, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2019ko uztailaren 9a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala