Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2019ko abuztuaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITIGUDINOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3858

EDIKTUA, delitu arinen gaineko 13/2018 judizioaren ondoriozkoa.

Autoetan adostutakoaren arabera, eta Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu honen bidez, ebazpenaren zati bat, erantsitakoa, argitaratzen da eta, egiaztatu ostean, argitaratzen den egunean bidaltzea edo jakinaraztea agintzen da.

EPAITZA

José Alberto García Ureña kondenatzen dut, maula delitu arinaren arduradun gisa, bi hilabeteko isuna ordaintzera; egunero 6 euroko kuota ordainduko du. Horrez gain, erantzukizun pertsonal subsidiarioa duenez, ordaindu ez dituen bi kuota edo horien zati bakoitzeko egun bateko askatasunaz gabetzeko zigorra ezartzen zaio. Prozesuaren kostuak ere hari ezartzen zaizkio.

Erantzukizun zibilari dagokionez, ekintzak berariaz erreserbatuta ditu Banco España Duero entitateak.

Ebazpen hau jakinaraziko zaie alderdiei eta Fiskaltzari. Ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa jarri dezaketela jakinaraziko zaie; errekurtso hori epaitegi honetan jarri beharko da jakinarazpena egiten den egunetik bost eguneko epearen barruan.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Vitigudino, 2019ko uztailaren 29a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala