Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2019ko abuztuaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
3855

EDIKTUA, prozedura arruntari buruz bideratutako 25/2019 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Bosgarren Sekzioa.

Errekurtsoa: apelazio-errekurtsoa, PZL 2000, 25/2019 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Alderdi apelatzailea: Caixabank SA.

Alderdi apelatua: Alberto Gallastegui Abendibar.

Gaia: zorra aitortzea.

Aipatutako errekurtsoan ebazpena eman da, eta honelaxe dio hitzez hitz:

HONAKO EPAITZA HAU EMAN DUGU

Baiesten dut Caixabank SA sozietateak Durangoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaileak 347/2017 judizio arruntean 2018ko azaroaren 29an emandako epaiaren aurka aurkezturiko apelazio-errekurtsoa. Horrenbestez, ebazpen hori partez baliogabetu behar dugu eta baliogabetzen dugu (hau da, aintzat harturik lehen aipatutako errekurtsogileak Alberto Gallastegui Abendibarren aurrean aurkeztu duen demandako eskakizun nagusia, indargabetutzat jo behar dugu alderdien artean 2006ko azaroaren 15eko eskrituraren bidez hitzarturiko hipoteka-maileguaren kontratua) eta, bere epaitzaren lehenengo ordinalaren erabakia indarrik gabe utziz, horren ordez Alberto Gallastegui Abendibar kondenatu behar dugu eta kondenatzen dugu alderdi auzi-jartzaileari 45.144,82 euroko zenbatekoa (epai honetako Zuzenbideko Bigarren Oinarrian ezarritako interesekin) ordaintzera. Eutsi egiten zaie epai horren gainerako erabakiei, baldin eta ez badoaz honen aurka. Ez dugu berariazko erabakirik hartzen gora jotzeko errekurtso honen kostuen inguruan.

Errekurtsoa jartzeko eratutako gordailu guztia itzul bekio alderdiari.

Itzul bitez autoak jatorrizko epaitegira. Epai honen lekukotza ere bidaliko da, bete dadin.

Epai honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu, baina kasazio-interesa egiaztatuz gero, kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan (PZL, 477.3 artikulua). Kasu horretan, errekurtso berezia ere aurkeztu ahal izango litzateke sala berean, prozesuan arau-haustea egoteagatik (PZL, azken xedapenetako hamaseigarrena).

Errekurtso bat edo bestea idazki bidez aurkeztuko da epaitegi honetan, hogei eguneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera (PZL, 477. eta 479. artikuluak).

Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean, ez zaizkio izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Hau da kontuaren zenbakia: 4738 0000 00 002519. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» 06 kodea dela adierazi beharko du kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Errekurtsoak prestatzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bitartez (bertatik egiaztagiria gehituko da erroiluan), behin betiko epaituz, epaia eman dugu, bidali dugu eta sinatu dugu.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, 2019-07-10eko autoa jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao, 2019ko uztailaren 12a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala