Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2019ko abuztuaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
3854

EDIKTUA, prokuradore-kontuari buruz bideratutako 2/2019 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Bosgarren Sekzioa.

Errekurtsoa: 2/2019 prokuradore kontua.

Hartzekoduna: Pablo Bustamante Esparza.

Demandatua: Felix Amayo Amayo.

Gaia: prokuradore-kontua.

Aipatutako errekurtsoan ebazpena eman da, eta honelaxe dio hitzez hitz:

ORDENAZIO-DILIGENTZIA

Justizia Administrazioaren letradu emailea: Edoya Ormaeche Astelarra.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Data: bi mila eta hemeretziko maiatzaren hirua.

1.– Pablo Bustamante Esparza prokuradorearen aurreko idatziarekin, haren esanetan bere ordezkariak zor dizkion eskubide eta aurrerakinen kontuarekin batera, hasiera eman bekio dagokion prozedurari, eta auto nagusietan jasota gera dadila.

2.– Aurkezturiko kontua onartu da.

3.– Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen (PZL) 34.2 artikuluko lehenengo paragrafoan ezartzen denarekin bat etorriz, eskatu bekio Felix Amayori, hamar eguneko epean ordain dezala eskaturiko 1.115,91 euroko zenbatekoa, edo aurkaratu dezala kontua, bidegabekoa delako; kasu horretan, hori aurkaratzeko dituen arrazoiak azaldu beharko ditu eta, hala behar denean, bere eskura dituen dokumentuak aurkeztu beharko ditu.

Ohartarazi bekio errekeritutako pertsonari epe horretan ez badu ordaintzen edo kontua aurkaratzen, bere ondasunen kontra egingo dela, premiamendu-bidetik, kontuan dagoen zenbatekoarengatik gauzatuz.

Aurkaratzeko modua: Administrazioaren letradu-emaileari berraztertze-errekurtsoa aurkeztuta. Jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idazkia bulego judizialean, eta, han, errekurtsogilearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da; eskakizun horiek bete ezean, aurkaratzea ez da onartuko (PZLb, 451. eta 452. artikuluak).

Errekurtsoa aurkezteak ez du ekarriko ebazpen errekurritua eteterik (PZL, 451.3 artikulua).

Hala xedatu eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Felix Amayo Amayo demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZL) 497.2. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzen da, jakinarazteko eginbidea eta ordaintzeko errekerimendua gauza daitezen.

Bilbao, 2019ko ekainaren 19a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala