Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2019ko abuztuaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3846

57/2019 EBAZPENA, uztailaren 30ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea 2009ko urtarrilaren 12an Zambranako Udalarekin Zambrana udalerrian kokatuta dagoen 62-1-1007 katastro-lursailean babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko sinatu zen lankidetza-hitzarmena eteteko Akordioa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak Akordioa sinatu duenez gero, zabalkunde egokia izan dezan, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 2009ko urtarrilaren 12an Zambranako Udalarekin Zambrana udalerrian kokatuta dagoen 62-1-1007 katastro-lursailean babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko sinatu zen lankidetza-hitzarmena eteteko Akordioa. Honen eranskinean dago jasota testu hori.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 30a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN UZTAILAREN 30EKO 57/2019 EBAZPENARENA
AKORDIOA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN ETA ZAMBRANAKO UDALAREN ARTEKOA, ZAMBRANAKO UDALERRIAN BABES OFIZIALEKO ETXEBIZITZAK SUSTATZEKO EGINDA ZUTEN LANKIDETZA-HITZARMENA ETETEKO. INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILAK ORDEZKATZEN DU ADMINISTRAZIO OROKORRA

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 8a.

HONAKO HAUEK BILDU DIRA:

Alde batetik, Ignacio María Arriola López jauna, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua.

Eta, bestetik, Aitor Abecia Jimenez de Aberasturi jauna, Zambranako Udaleko alkate-udalburua.

NOR ORDEZKATZEN DUTEN:

Lehenengoa, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko buru gisara dator, eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorraren ordezko. Gobernu Kontseiluaren baimena dauka, 2019ko apirilaren 16ko akordio bidez emana.

Eta, bigarrena, Zambrana Udaleko alkate-udalburu gisara eta hango ordezkari modura. Toki-korporazio horretako osoko bilkuraren baimena dauka, 2019ko ekainaren 27ko akordio bidez emana.

Bi alderdiek akordio hau izenpetzeko behar besteko gaitasuna aitortu diote elkarri eta, ados jarrita, honako hau

AZALDU DUTE:

Lehenengoa.– 2009ko urtarrilaren 12an, Lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten orduko Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak eta Zambranako Udalak, Zambranako udal mugartean dagoen 62-1-1007 lursailean babes ofizialeko etxebizitza batzuk sustatzeko. Lursaila Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarena zen.

Lankidetza-hitzarmen haren arabera, Zambranako Udalak Arau Subsidiarioen Aldaketa Zehatzari dagokion hirigintza agiria idatzi eta izapidetzeko konpromisoa hartu zuen eta baita etorkizuneko hirigintza-alorrean legez zegokion hirigintza-aprobetxamenduaren % 10a Euskal Autonomia Erkideko Administrazio Orokorrari dohainik lagatzeko.

Bere aldetik, etxebizitza arloan eskumena duen sailak hurrengo konpromisoak hartu zituen: aipatutako lursailean zegoen eraikinaren eraispen obrak kontratatu eta burutzeko eta urbanizazio obrak eta babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko.

Hitzarmenaren eta babes publikoko etxebizitzen sustapena gelditu egiten da egoitza-sektorearen krisiaren ondorioz, honek saltzeko babespeko etxebizitzen eskaria murriztu egiten baitu udalerri guztietan, bereziki, aipatutakoan.

Bigarrena.– Testuinguru honetan Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legea indarrean sartu da. Arau honen arabera administrazio guztiek gehienbat alokairuko etxebizitza sustatu beharra dute.

Zambrana bezalako nukleo txikietan eta Arabako toki entitate gehienetan babestutako etxebizitzaren arazoa hurrengo da: oso urria dela erosteko babes ofizialeko etxebizitzen eskaria eta alokairuko babestutako etxebizitza eskaria testuingurutik kanpo dagoela, eta horren ondorioz ez dela posible sail honek udalerri horietan babes publikoko etxebizitzen sustapenik burutzea.

Arabako nekazal etxebizitzaren idiosinkrasia ez dator bat sail honek orokorrean babestutako etxebizitza sustapenetan ezartzen duen irizpideekin. Honen ondorioz, Udalek hartu behar dute bere gain udalerri horietan aipatutako etxebizitzen exekuzioa eta kudeaketa.

Hirugarrena.– 2018ko irailaren 11n Zambranako Udalak Arabako nekazal etxebizitzaren idiosinkrasia babestutako etxebizitza sustapenetan orokorrean ezartzen duen irizpideekin bat ez datorrela kontuan hartuta 2009ko urtarrilaren 12an sinatu zen Lankidetza Hitzarmenaren etetea eskatu zuen. Horretaz gain, agirian jasotzen zen lursaila bere alde lagatzea ere eskatu zuen, toki agintaritzak babestutako etxebizitzak sustatzeko.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak Zambranako udalerrian dagon babes publikoko etxebizitza eskaria aztertu du eta ados dago aipatutako toki agintaritzak egindako diagnosiarekin.

Laugarrena.– Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 40/2015 Legean begiratzen badugu, 51. artikuluan ezartzen da hitzarmenak azkentzen direla, hain zuzen ere, edo hitzartu ziren jarduketak burutu direlako, edo hitzarmena suntsiarazteko arrazoiren bat gertatu delako, eta arrazoi horietako bat, besteak beste, alderdi guztiek aho batez hala erabakitzea dela.

Bi alderdiek uste dute lankidetza-hitzarmen hura azkendu eta likidatu beharra dagoela, eta, horretarako sinatu dute agiri hau eta

ADOSTU DUTE:

Lehenengoa.– Aipaturiko lankidetza-hitzarmena etetea. Hitzarmen hori orduko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak eta Zambranako Udalak sinatu zuten, 2009ko urtarrilaren 12an, Zambranako udal mugartean babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko.

Bigarrena.– Lankidetza-hitzarmen hori bertan likidatzea, sinatzaileetako inori obligaziorik edo konpromisorik eskatu gabe.

Eta, ados daudela adierazteko eta fede onez, agiri honen lau ale sinatu dituzte parte-hartzaileek, goiburuan adierazitako lekuan eta egunean.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Zambranako Udaleko alkatea,

AITOR ABECIA JIMENEZ DE ABERASTURI.


Azterketa dokumentala