Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2019ko abuztuaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3819

EDIKTUA, 286/2018 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Merkataritzako 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 286/2018 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Patxi Ander Ortun Alvarez.

Abokatua: Neftali Fuentes Calvo.

Prokuradorea: Jaime Villaverde Ferreiro.

Demandatuak: Distrito Lunch S.L. eta Francisco Benito Gonzalez.

Gaia: judizio arrunta egiteko demanda.

Aipaturiko judizioan 246/2018 epaia eman da, uztailaren hogeita hamarrekoa, eta aipaturiko 2018-10-04ko epaiaren zuzentzea osatzeko/ukatzeko autoa. Epai horretan, epaitza eta xedapen atala honako hau dira:

246/2018 EPAIA

Magistratua: Olga Ahedo Peña.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Data: 2018ko uztailaren 30a.

EPAITZA

Villaverde Ferreiro prokuradoreak Patxi Ander Ortún Álvarezen izenean eta haren ordezkari gisa Distrito Lunch, S.L. enpresaren eta horko administratzaile bakarraren (Francisco Benito González) aurka aurkeztu duen demanda gaitzestea eta demandatuei beren aurka baliaturiko uzietatik absolbitzea, eta kostuak demandatuari ezartzea.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZL, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZL, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailu eta kontsignazio kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 00000. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori kontsignatu dela egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. XG).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenean salbuetsi deklaratzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

AUTOA

Magistratua: Olga Ahedo Peña.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Data: 2018ko urriaren 4a.

XEDAPENEN ATALA

1.– Villaverde Ferreiro prokuradoreak Patxi Ander Ortún Álvarezen izenean eta haren ordezkari gisa 246/2018 epaia argitzeko/zuzentzeko eskatzeko 2018-09-10ean aurkezturiko idatzia, batu bedi.

2.– Ez da uztailaren 30eko 246/2018 epaia zuzendu/osatuko.

Francisco Benito Gonzalez eta Distrito Lunch S.L. demandatuen gaur egungo helbidea ezezaguna denez, erabaki da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu bidez jakinaraztea aipatutako ebazpenak, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Epaiaren aurka, auzi-ihesean den demandatuek apelazio-errekurtsoa aurkeztu dezakete hogei egun balioduneko epean.

Interesdunek eskuragarri dute jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao, 2018ko azaroaren 27a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala