Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2019ko abuztuaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
3813

EDIKTUA, prozedura arruntari buruz bideratutako 191/2019 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Hirugarren Sekzioa.

Errekurtsoa: apelazio-errekurtsoa, PZL 2000, 191/2019 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Errekurtsogilea: Idoya Rios Soria (Doako Justizia).

Abokatua: Elena de Olaortua Gonzalez.

Prokuradorea: Maria Elena Manuel Martin.

Errekurritua: Caixabank S.A.

Gaia: judizio arrunta.

Errekurtso horretan, 2019-07-17an epaia eman zen eta jakinarazi zitzaion horren kontra honako errekurtso hau jarri daitekeela:

Aurkaratzeko modua: ebazpen honen aurka, kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan, kasazio-interesa egiaztatuz gero. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela-eta, aparteko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLn aurreikusitako arrazoiren batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera (PZLko 470.1 artikulua eta azken xedapenetako hamaseigarrena).

Errekurtsoak aurkezteko, beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada,eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean, ez dira izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Hau da kontuaren zenbakia: 4703 0000 00 0191 19. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» 06 kodea dela adierazi beharko du kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea dela, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Errekurtsoak jartzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. apartatuan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Jose Ignacio Eguiluz Puras demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZL) 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Ediktu honek betetzen ditu Justizia Administrazioan izaera pertsonaleko datuak babesteko irizpideak. Irizpide horiek honako arau hauetan ezarrita daude: Botere Judizialaren Lege Organikoaren 236.bis artikulua eta ondorengoak; eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua (EB), Datu pertsonalak tratatzeari eta datu horiek aske zirkulatzeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa eta Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrari buruzko 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duena.

Bilbao, 2019ko uztailaren 17a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala