Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2019ko abuztuaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3808

EBAZPENA, 2019ko uztailaren 26koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazpen honen huts-zuzenketa egiten baita: Ebazpena, 2019ko uztailaren 4koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko kualifikazio apaleko gazte langabetuen aktibazio soziolaboralerako prestakuntza-ekintzak egiteko 2019-2021eko dirulaguntzen deialdia argitaratzen da.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako akatsak ikusi dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2019ko uztailaren 4ko Ebazpenean (ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko kualifikazio apaleko gazte langabetuen aktibazio soziolaboralerako prestakuntza-ekintzak egiteko 2019-2021eko dirulaguntzen deialdia argitaratzen da). Ebazpena 2019ko uztailaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 135. zenbakian. Eta jarraian zuzendu egiten dira akatsak:

– I. eranskinean, 2019/3464 (36/28) orrialdean, IMPE0002OV inskribatutako espezialitatearen kodea aldatzen da. Ildo horretatik, 8. apartatuan, taularen bigarren zatian (B blokea).

Honela dio:

(Ikus .PDF)

Honela esan behar du:

(Ikus .PDF)

– V. eranskinean, 2019/3464 (36/35) eta 2019/3464 (36/36) orrialdeetan, prestakuntza-ekintzak baloratzeko irizpideen erreferentziako urteak zuzentzen dira, eta V. eranskineko taularen ordez honako hau jartzen da:

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 26a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.


Azterketa dokumentala