Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2019ko abuztuaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
3780

EBAZPENA, 2019ko uztailaren 17koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena; horren bidez ezetsi egin da «Ranzari Lantegia» Minusbaliatu Psikikoen aldeko udal Elkarteak egindako eskaria, estatu-mailako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioei gordetako idazkaritzako lanpostu bat sortu eta mantentzeko betebeharretik salbuestekoa, eta Mankomunitateko estatu-mailako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioei gordetako lanpostua sailkatu da.

«Ranzari Lantegia» Minusbaliatu Psikikoen aldeko udal Elkarteko Zuzendaritza Batzak, 2018ko urriaren 26an egindako bileran, honako erabaki hau hartu zuen: Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzari eskatzea Idazkaritzako lanpostua, estatu-mailako gaikuntza duen toki-administrazioko funtzionarioari gordea, hirugarren mailan sailka dadila, eta, era berean, lanpostu hori propio gisa sortu eta mantentzeko betebeharra salbuetsi dadila.

Horren harira, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak (apirilaren 21eko 7/1985 Legeak) 92 bis artikuluaren lehen atalean ezartzen duenez, abenduaren 27ko 27/2013 Legea (toki-administrazioaren arrazionalizazio eta iraunkortasunari buruzkoa) indarrean jarri ondoren emandako idazkuntzan, tokiko korporazio guztietan beharrezkoak diren funtzio publiko batzuk daude –artikulu horren a) eta b) hizkietan zerrendatzen direnak–, eta horien gaineko administrazio-erantzukizuna estatu-mailako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioei dagokie.

Halaber, aipatu 92 bis artikuluaren laugarren zenbakian xedatzen denez, Gobernuak, errege-dekretu baten bidez, arautuko ditu estatu-mailako gaitasuna duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak sortu, sailkatu eta ezabatzeko espezialitateak.

2018ko martxoaren 17an, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 92 bis artikuluaren laugarren atalean jasotakoaren arabera, Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu zen 128/2018 Errege Dekretua, martxoaren 16koa, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duena.

Hala, martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren 7. artikuluari jarraikiz, toki-erakunde guztietan egongo da lanpostu bat Idazkaritza izena duena, eta haren ardura izango da nahitaezko legezko aholkularitzaren eta fede publikoaren eginkizunen gaineko administrazio-erantzukizuna, Errege Dekretu horretan bertan aurreikusitako irismena eta edukia aplikatuta.

Hala ere, martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren 10. artikuluko bigarren atalean oinarrizko arau gisa ezartzen da autonomia-erkidegoetako organo eskudunek mankomunitateak salbuetsi ahal izango dituztela estatu-mailako gaikuntzarako gordetako lanpostu propioak mantentzeko betebeharretik, baldin eta zerbitzuen edo baliabideen bolumena ez bada aski lanpostu horiek mantentzeko.

Horrenbestez, prozedura honen instrukzio-fasean Bizkaiko Foru Aldundiari berariaz eskatu zitzaion Elkarteak egindako eskariari buruzko txostena igor zezala. Eskari horren arabera, 2019ko apirilaren 9an Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzan jaso zen eskatutako txostena; bertan, Aldundiak kontrako txostena eman zuen Elkarteak egindako eskariaren gainean, Idazkaritza-Kontuhartzailetzaren lanpostua salbuesteari buruzkoan, konplikatua delako zerbitzu edo baliabideak aski ez direla justifikatzea.

Bestalde, eskatutako salbuespena aplikatzea bidezkoa ez denez, TAOLen 92 bis artikuluan aipatzen diren eta toki-korporazio guztietan egon behar diren beharrezko funtzio publikoak betetzen dituen lanpostuen sailkapenari dagokionez, horien gaineko administrazio-erantzukizuna estatu-mailako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioei dagokielarik, 128/2018 Errege Dekretuaren 8. artikuluaren bigarren atalak berariaz ezartzen du Udalerrietako Mankomunitateetako Idazkaritzak artikulu horren lehen atalean aipatutako motaren batean sailkatuko direla, autonomia-erkidegoaren eskutik, beren ezaugarri propioen arabera.

Euskal Autonomia Erkidegoan ez dagoenez legezko agindu hori garatzen duen araudi autonomikorik indarrean, mankomunitateetan aplikatu daitekeenik, 128/2018 Errege Dekretuaren 8.1 artikuluan ezarritako parametroak hartu behar dira kontuan.

Horrenbestez, kontuan hartuta «Ranzari Lantegia» Minusbaliatu Psikikoen aldeko udal Elkartearen aurrekontua eta haren jatorrizko xedeak, «Ranzari Lantegia» Minusbaliatu Psikikoen aldeko udal Elkartearen Idazkaritza hirugarren motan sailkatu behar da (Idazkaritza-Kontuhartzailetza azpi-eskalako funtzionarioei gordeta), eta Mankomunitateak bere lanpostuen zerrendan sartu behar du.

Horregatik guztiagatik, Mankomunitateak aurkeztutako eskabidea ikusirik, TAOLen 92 bis artikuluarekin eta 128/2018 Errege Dekretuaren 7., 8., 10. eta 24.3 artikuluekin bat etorriz, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 10. artikuluak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ezestea «Ranzari Lantegia» Minusbaliatu Psikikoen aldeko udal Elkarteak egindako eskaria, estatu-mailako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioei gordetako Idazkaritza-Kontuhartzailetzako lanpostua sortu eta mantentzeko betebeharretik salbuestekoa.

Bigarrena.– «Ranzari Lantegia» Minusbaliatu Psikikoen aldeko udal Elkartearen Idazkaritzako lanpostua hirugarren motan sailkatzea. Lanpostu hori Idazkaritza-Kontuhartzailetza azpieskalakoak diren eta estatu-mailako gaitasuna duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordeko da.

Hirugarrena.– Sailkatutako lanpostua betetzeko sistema merezimenduen lehiaketa izango da.

Laugarrena.– «Ranzari Lantegia» Minusbaliatu Psikikoen aldeko udal Elkarteak lanpostu hori sartu beharko du bere lanpostuen zerrendan, hura bete baino lehen.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen. Beraz, honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Erakunde Harremanetako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; hala xedatzen da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan, hargatik eragotzi gabe zuzenbidean onartutako bestelako aurkaratze-bideak erabiltzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluari jarraikiz, administrazio publiko interesdunek ezin izango dute administrazioarekiko errekurtsorik jarri ebazpen honen aurka. Hala ere, errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Justiziako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bi hileko epean, 29/1998 Legearen 45. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz. Lehenago eta epe berean, Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen Zuzendaritza honi eskatu ahal izango zaio ebazpen hau deuseztatu edo atzera bota dezala, 29/1998 Legearen 44.1 artikuluak xedatzen duen bezala.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 17a.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,

ELIXABETE ETXANOBE LANDAJUELA.


Azterketa dokumentala