Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2019ko abuztuaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
3764

EDIKTUA, auzi-prozeduran ezarritako ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 51/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Epaitegia, Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: auzi-prozeduran ezarritako ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak, 51/2017.

Jakinarazten dut Epaitegi honetan adostasunik gabeko 51/2017 dibortzioa izapidetzen ari dela, Getxoko Lehen Auzialdiko 5. zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesalean bideratutakoa, Glory Omeke Obetohek eskatuta, David Obetorren aurka, eta, 2019-07-02an, 2019-05-16ko 57/19 epaia zuzentzeko autoa eman dela. Interesdunak eskuragarri du epaiaren kopia auzitegi honetako bulego judizialean.

David Obetor demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan, ez baitakigu egun zer helbide duen, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ediktu hau ematen dut, eta, halaber, aditzera ematen ezen, ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa ezar dezakeela demandatu auzi-iheslariak.

Getxo, 2019ko uztailaren 2a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala