Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2019ko abuztuaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
3692

EBAZPENA, 2019ko uztailaren 15ekoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita 2017ko ekitaldian emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Dirulaguntza horiek Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturako sailburuaren 2017ko uztailaren 19ko Aginduaren babesean eman ziren, zeinaren bidez onartu baitziren nekazaritzako eta jateko produktuen kalitate-araubideetarako laguntzen deialdiko oinarriak.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturako sailburuaren 2017ko uztailaren 19ko Aginduaren bidez, nekazaritzako eta jateko produktuen kalitate-araubideetarako laguntzak emateko 2017ko deialdiaren oinarriak onartu ziren.

Laguntzak esleituta, eta dagozkion ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, deialdi horren babesean emandako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratu behar da EHAAn.

Hori guztia kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturako sailburuaren 2017ko uztailaren 19ko Aginduaren babesean 2017an emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea, guztiek horren berri izan dezaten. Agindu horren bidez, nekazaritzako eta jateko produktuen kalitate-araubideetara laguntzak emateko 2017ko deialdiaren oinarriak onartu ziren eta ebazpen honen eranskinean argitaratzen dira.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 15a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

PELI MANTEROLA ARTETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala