Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2019ko abuztuaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HERNANIKO UDALA
3691

IRAGARKIA, Hernaniko Udaleko funtzionarioen plantillan hutsik dagoen Argi eta Uretako enkargatu lanpostua betetzeko lehiaketa-oposizio librearen deialdiari eta oinarriei buruzkoa.

2019ko ekainaren 18ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (114. zk.) honako lanpostu hau betetzeko deialdia arautuko duten oinarriak argitaratu dira osorik:

Argi eta Uretako enkargatu lanpostu 1, Administrazio Bereziko eskalakoa, Zerbitzu Berezien azpieskalakoa, ofizioetako langilea, oposizio-lehiaketa bidez, txanda irekian.

Eskabideak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izango da, iragarki hau Estatuko Boletin Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatuta.

Deialdi honi buruz aurrerantzean oinarriei jarraituz egin beharreko bestelako iragarkiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Hernani, 2019ko ekainaren 25a.

Alkatea,

XABIER LERTXUNDI ASTEASUINZARRA.


Azterketa dokumentala