Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

143. zk., 2019ko uztailaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
3649

EBAZPENA, 2019ko uztailaren 15ekoa, Etxebizitza eta Arkitektura zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikuntzaren sektorean kudeaketa-sistemak ezartzeko, eraikuntzaren kalitate arkitektonikoa eta jasangarritasuna sustatzeko, eta berrikuntzari laguntzeko 2018rako dirulaguntza deialdiaren (Eraikal 2018 programa) ebazpena argitaratzeko dena.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko irailaren 5eko Aginduaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikuntzaren sektorean kudeaketa-sistemak ezartzeko, eraikuntzaren kalitate arkitektonikoa eta jasangarritasuna sustatzeko, eta berrikuntzari laguntzeko 2018rako dirulaguntzak arautzen dira eta haien deialdia egiten da (Eraikal 2018 programa). Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da 2018ko irailaren 13an.

Deialdi horretan diruz lagundu daitezkeen jarduerak dira honako lerro hauekin bat egiten duten jarduerak:

I. lerroa: honako alderdi hauei dagozkien berrikuntza arloko proiektu edo ikerketak.

II. lerroa: erreminta informatikoak, dibulgazio-kanpainak eta trebakuntza-jardunaldiak eta -ikastaroak garatzea, aurreko apartatuan aurreikusitako auziekin lotuta egiten direnak.

III. lerroa: eraikuntza sektoreko pertsona fisiko edo juridikoei bideratutako kudeaketa-sistemak ezartzea eta egiaztatzea.

IV. lerroa: eraikuntzei bideratutako egiaztagiriak ezartzea eta egiaztatzea.

2018ko abenduaren 28ko Ebazpenaz, Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendariak Eraikal 2018 dirulaguntza programan aurreikusitako lerro bakoitzari dagokion deialdia ebatzi zuen.

Dagozkion ebazpenak interesdunei jakinarazi ondoren, deialdi horretan atzera egin duten entitateen zerrenda, emandako laguntzen onuradunen zerrenda, eta dirulaguntza eskaria ukatu izan direnen zerrenda argitaratu behar dira Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Organo honi dagokio ebazpen hau emateko eskumena Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko irailaren 5eko Aginduaren arabera. Agindu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikuntzaren sektorean kudeaketa-sistemak ezartzeko, eraikuntzaren kalitate arkitektonikoa eta jasangarritasuna sustatzeko, eta berrikuntzari laguntzeko 2018rako dirulaguntzak arautzen dira eta haien deialdia egiten da (Eraikal 2018 programa).

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko irailaren 5eko Agindua eta oro har aplikagarri den araudia kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuaren 2018ko irailaren 5eko Aginduaren babesean atzera egin duten entitateen zerrenda, onuradunak izan diren entitateen zerrenda eta dirulaguntza-eskaria ukatu egin zaien entitateen zerrenda argitaratzea, guztiek horren berri izan dezaten. Agindu horren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikuntzaren sektorean kudeaketa-sistemak ezartzeko, eraikuntzaren kalitate arkitektonikoa eta jasangarritasuna sustatzeko, eta berrikuntzari laguntzeko 2018rako dirulaguntzak arautzen dira eta haien deialdia egiten da (Eraikal 2018 programa).

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 15a.

Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendaria,

PABLO GARCIA ASTRAIN.

I. ERANSKINA
ATZERA EGIN DUTEN ENTITATEEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)

II. ERANSKINA
DIRUZ LAGUNDUTAKO PROIEKTUEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)

III. ERANSKINA
UKATUTAKO DIRULAGUNTZA ESKARIEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala