Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2019ko uztailaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
3576

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2019ko uztailaren 3koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez laguntza ekonomikoen deialdia egiten baita talde teknikoak sortu eta mantentzeko, adikzioen prebentzio komunitarioko programak garatzeko eta arrisku eta kalteak prebenitu eta murrizteko proiektuak egiteko, bai eta jarduera-esparru horietan ohitura osasungarriak sustatzeko ere, 2019ko ekitaldian.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak aurkitu dira agindu horren gaztelaniazko argitalpeneko laburpenean eta izenburuan (Agindua, 2019ko uztailaren 3koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez laguntza ekonomikoen deialdia egiten baita talde teknikoak sortu eta mantentzeko, adikzioen prebentzio komunitarioko programak garatzeko eta arrisku eta kalteak prebenitu eta murrizteko proiektuak egiteko, bai eta jarduera-esparru horietan ohitura osasungarriak sustatzeko ere, 2019ko ekitaldian). Agindua 2019ko uztailaren 18ko EHAAn argitaratu zen (136. zk.), eta, horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Gaztelaniazko argitalpeneko laburpenean, 2019/136 (2/4) orrialdean, eta izenburuan, 2019/3493 (1/23) orrialdean,

honela dio:

«ORDEN de 3 de julio de 2019, del Consejero de Salud, por la que se convocan ayudas económicas para la creación y el mantenimiento de equipos técnicos, para el desarrollo de programas de prevención comunitaria de las adicciones y para la realización de proyectos de prevención y reducción de riesgos y daños, así como de promoción de conductas saludables en estos ámbitos de actuación en el ejercicio 2019».

Baina honela behar du:

«ORDEN de 3 de julio de 2019, de la Consejera de Salud, por la que se convocan ayudas económicas para la creación y el mantenimiento de equipos técnicos, para el desarrollo de programas de prevención comunitaria de las adicciones y para la realización de proyectos de prevención y reducción de riesgos y daños, así como de promoción de conductas saludables en estos ámbitos de actuación en el ejercicio 2019».


Azterketa dokumentala