Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2019ko uztailaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3573

AGINDUA, 2019ko apirilaren 12koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Hautaketa Batzordeko kideak, 2019-2021 aldian egin beharreko oinarrizko ikerketako edota ikerketa aplikatuko proiektuak egiteko laguntzen eta 2019-2020 aldirako Unibertsitatea-Enpresa ekintzetarako aurreikusitako funtsen kargurako ikerketarako eta berrikuntza teknologikorako laguntzen deialdirako.

Hezkuntzako sailburuaren 2018ko azaroaren 18ko Aginduaren bidez, 2019-2021 aldian egin beharreko oinarrizko ikerketako edota ikerketa aplikatuko proiektuak egiteko laguntzak eta 2019-2020 aldirako Unibertsitatea-Enpresa ekintzetarako aurreikusitako funtsen kargurako ikerketarako eta berrikuntza teknologikorako laguntzak iragartzen dira.

Bestalde, 10. artikuluan honako hau xedatzen da:

1.– Hautaketa Batzordeak laguntzak emateko eta ukatzeko ebazpenaren proposamena egingo du, agindu honetan xedatutakoa zuzen aplikatzen dela begiratuz, bereziki ebaluazio-irizpideei dagokienez. Aurrez erabaki beharko dute zein eskabide onartu izapidetzeko eta zein ez.

Batzordeak kide hauek izango ditu: Ikerketako zuzendaria, batzordeburu izango dena; Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria, eta Ikerketa Zuzendaritzako teknikari bat.

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Honako jaun-andre hauek izendatzea Hautaketa Batzordeko kide, 2019-2021 aldian egin beharreko oinarrizko ikerketako edota ikerketa aplikatuko proiektuak egiteko laguntzen eta 2019-2020 aldirako Unibertsitatea-Enpresa ekintzetarako aurreikusitako funtsen kargurako ikerketarako eta berrikuntza teknologikorako laguntzen deialdirako:

– Amaia Esquisabel Alegria, Ikerketako zuzendaria.

– Miren Artaraz Miñón, Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria.

– Lourdes Astorkia, Ikerketa Zuzendaritzako teknikaria.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko apirilaren 12a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala