Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2019ko uztailaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
3483

JAKINARAZPENAK, egiteke dauden premiamendu-probidentzienak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 53. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Legearen 109. artikuluari eta hurrengoei dagokienez, eta birritan ahalegindu arren, ezinezkoa izan da interesdunari jakinarazpena egitea administrazio honi egotz ezin zaizkion arrazoiengatik; hori dela eta, iragarki honen bidez agerian jartzen dira jakinarazi gabe dauden egintzak, eta interesdunak eta prozedura ere zehazten dira.

Ondorioz, dei egiten zaie interesdunei edo haien legezko ordezkariei –behar bezala egiaztatuta– jakinarazpena jasotzera ager daitezen, Eusko Jaurlaritzako nahitaezko diru-bilketako bulegoetan, 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Ondoren daude adierazita bulegoen helbideak. Honako hau da ordutegia: astelehenetik ostegunera, 08:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara, eta, ostiraletan, 08:00etatik 15:00etara.

Epe hori amaituta, aurkeztu ez badira, egintzat joko da, agertzeko epea amaitzen den egunaren biharamunetik aurrera, zerrendan zehazten den balioari dagokion premiamendu-probidentziaren jakinarazpena, lege-ondorio guztietarako.

Halaber, jakinarazten da ezen, ordezkaritza emanez gero, Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Legearen 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera egin beharko dela.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2019ko ekainaren 26a.

Finantza Politikako zuzendaria,

FRANCISCO JAVIER ARNAEZ ARRECIGOR.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala