Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

135. zk., 2019ko uztailaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
3468

AGINDUA, 2019ko uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez behin-behinean onesten baita Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, Armañongo Naturagune Babestuaren Natura Baliabideak Antolatzeko Plana.

2016ko uztailaren 13ko Aginduaren bidez, Armañongo Natura Baliabideak Antolatzeko Plana (NBAP) onesteko espedienteari hasiera ematea erabaki zen.

Plan horretarako, Bizkaiko Foru Aldundiak aldez aurreko txostena egin zuen; eta, geroago, entzunaldiaren izapidea egin zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Legearen testu bategina (NKLTB) onartzen duen apirilaren 15eko 1/2014 Legegintzako Dekretuaren 7.b) artikulua betetzeko xedez.

Naturzaintza–Euskal Autonomia Erkidegoko Natura Kontserbatzeko Aholku Batzordearen 2018ko ekainaren 7ko deialdian, antolamendu-plan horren berri eman, eta onetsi egin zuten. Halaxe dago egiaztatuta 2018ko ekainaren 8ko txostenean.

Geroago, NKLTBaren 7. artikuluaren c) apartatuan ezarritakoa betetze aldera, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2018ko ekainaren 8ko Aginduaren bidez, Armañongo NBAPari hasierako onespena eman zitzaion, eta jendaurreko informazioaren izapidea bete zen.

Jendaurreko informazioaren emaitza ikusita, horren ondorioz dokumentuan egin behar izan diren aldaketak egin ondoren, eta NKLTBaren 7. artikuluak esleitzen didan eskumena baliatuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Armañongo Naturagune Babestuaren Natura Baliabideak Antolatzeko Planari behin-behineko onespena emateko agintzea.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeak Armañongo Naturagune Babestuaren Natura Baliabideak Antolatzeko Planari buruzko txostena ematea.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 1a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala