Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

134. zk., 2019ko uztailaren 16a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3436

EBAZPENA, 2019ko uztailaren 4koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Eneko Echeverria Bereciartua jaunak gainditu egin duela 2018ko abenduaren 12ko ebazpenak (2019ko urtarrilaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Zuzenbide Prozesala» jakintza arloan irakasle agregatuaren plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Eneko Echeverria Bereciartua jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zkia.: ***7372**. Kodea: AGC8L1 – D00160-8. Jakintza arloa: Zuzenbide Prozesala. Saila: Zuzenbide Publikoa. Ikastegia: Zuzenbide Fakultatea. Donostia-San Sebastián. Hizkuntz eskakizuna: ez-elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Zuzenbide Prozesala».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2019ko uztailaren 4a.

Errektorea.
EE (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala